2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena
EUSKARAREN EGUNA
Azken txanpara iritsi gara!
Osteguneko ekitaldia ondo prestatzeko, hona hemen lagungarria izango zaizuen bideoa.
Abestiaren letra ondo ikasi, mezuari erreparatu iezaiozue eta bide batez...
GUSTURA ABESTU!!
Osteguneko ekitaldia ondo prestatzeko, hona hemen lagungarria izango zaizuen bideoa.
Abestiaren letra ondo ikasi, mezuari erreparatu iezaiozue eta bide batez...
GUSTURA ABESTU!!
2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena
EUSKARAREN EGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna badatorrela gogoratzeko, Esne Beltzaren "Euskaraz bizi nahi dut" abesti polit hau abestu ezazue.
- MARTXA-MARTXA!!
Eta egunean bertan abestuko dugun abestia ikasten joan zaitezten, hemen duzue "Euskal Herrian euskaraz" abestia.
- MARTXA-MARTXA!!
Eta egunean bertan abestuko dugun abestia ikasten joan zaitezten, hemen duzue "Euskal Herrian euskaraz" abestia.
2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
BAKETIK - ANTZERKI FORUM - ELKARBIZITZA
Aurreko astean, BAKETIK taldeko Mai eta Elena etorri zitzaizkigun ikastolara. Antzerkiaren bidez, gure harremanak
aztertu eta, balio etikoak bultzatuz, arazoei aurre nola egin behar
zaien lantzera.
Antzerki Forum tailerrean gai desberdinak landu genietuen: indarkeriaren prebentzioa, errespetua, elkartasuna, desberdintasunen aurrean parekotasuna...
Bertan, elkarbizitza hobetzeko hainbat ideia bururatu zitzaizkigun.
Gai garrantzitsua da guretzat eta tutoretza saioetan lantzen jarraituko dugu.
2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena
BISITA IKASTOLAN
Ostiralean, andereño Ikerne etorri zitzaigun bisitan.
Berak dio salerosa, panpoxa, prexioxa dela baina guk, eskuetan daraman egurrezko zuzena ikusita... "Benetan petrala" dela diogu.
2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala
AROTZ-ENEA (ETXARRI-LARRAUN)
-Azkenean..... iritsi gara!!
Urduri samar, baina ilusioz beteta jeitsi gara autobusetik. Berehala monitoreek bertako arauak azaldu dizkigute eta gure ekipajea antolatu dugu.
Jolastu, jolastu eta jolastu : aretoan, frontoian, saskibaloiko kantxan, irudimen-txokoan (bertan antzerkiak egin ditugu)... eta ederki ibili gara.
Bapo bazkal ondoren mendira joan gara. Margarita behiaren hezurdura ikusten genuen bitartean, Mikelek bere istorioa kontatu digu, aho zabalik gelditu gara; izan ere, saien elikadura ohiturak bitxiak dira benetan!Guk askari tradizionala egin dugu, txokolate eta ogia.
Ondoren, Jentilzulo izeneko kobazulo ilunean saguzaharra ikusi dugu. Handik eguzki zulora eta, eguzki epelaren berotasunak lagundurik... desio bat eskatu genuen.
-Shhhhh! ezin dizuegu eskatutakoa kontatu, ez omen da betetzen eta!
Bigarren egunari hasiera emateko eta hotzari aurre egin nahian, gosaltzeko, kola-kau bero-beroa, tostadak, gailetak, gurina eta mermelada jan dugu.
Botak jantzi, txamarra lodia noski eta mendian gora... Basoan sartu gara eta... hiru zulo! Norenak ote dira? Bai noski, irakurle azkarra zara! Azkonarrarenak. Bera bai azkarra! Arriskua somatzen duenerako, irteera bikoitza egiten du.
Jolastu, jolastu eta jolastu : aretoan, frontoian, saskibaloiko kantxan, irudimen-txokoan (bertan antzerkiak egin ditugu)... eta ederki ibili gara.
Ondoren, Jentilzulo izeneko kobazulo ilunean saguzaharra ikusi dugu. Handik eguzki zulora eta, eguzki epelaren berotasunak lagundurik... desio bat eskatu genuen.
Bigarren egunari hasiera emateko eta hotzari aurre egin nahian, gosaltzeko, kola-kau bero-beroa, tostadak, gailetak, gurina eta mermelada jan dugu.
Horbela artean gozatu ederra, aldapa “Katxonda” eta ipurdikoa hartu gabe bestela prenda... monitoreei musua eman behar!
Ez daukate ideia zuzenik! Bakarren batek eman beharra izan die!
Arratsaldean, besteak beste, ukendua egin dugu. Hemendik aurrera lasai egon,dena sendatzen duen horitakoa egin dugu eta!
Iritsi da gaua... Festa, dantza eta algara!! Gehienak eskeletoa majo mugitu dugu. Hori bai, beti izaten dira lotsati batzuk.
Lo ederra egin ondoren, abesten eman diogu hasiera hirugarren egunari. Makarrak kendu, aurpegia garbitu, pijama erantzi, maleta prestatu eta gosaltzera jeitsi gara.
Aldatz izeneko herri txikira joan gara. Bidean, behi haztegi bat erakutsi digute.Behiak ohituta zeuden gu bezalako kaleumeak ikusten. Ez dira batere lotsatu, txixa eta kaka gure aurrean lasai asko egin dute eta!
Aldatz herria, txikia bezain dotorea iruditu zaigu. Antzinan arropa garbituz eta bide batez kuxkuxean non aritzen ziren ikusi dugu, herriko alberga!
Azkeneko orduak, bosgarren mailako guztiak, jolas egiteko aprobetxatu ditugu eta arratsaldeko hirurak jo orduko, trasteak hartu eta autobusean sartu gara.
Bageneuen etxekoak ikusteko gogoa, baina... penaz utzi dugu Arotz-Enea!
Hemen daukazue aurreko astean Nafarroan egindako hiru egunetako egonaldiaren laburpena argazkien bitartez, inoiz ahaz ez dezazuen.
Arratsaldean, besteak beste, ukendua egin dugu. Hemendik aurrera lasai egon,dena sendatzen duen horitakoa egin dugu eta!
Aldatz izeneko herri txikira joan gara. Bidean, behi haztegi bat erakutsi digute.
Bageneuen etxekoak ikusteko gogoa, baina... penaz utzi dugu Arotz-Enea!
Hemen daukazue aurreko astean Nafarroan egindako hiru egunetako egonaldiaren laburpena argazkien bitartez, inoiz ahaz ez dezazuen.
2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena
IZARREN HAUTSA
Eta gaiari hasiera emateko, Xabier Letek idatzi zituen bertso zahar eta zoragarriak Ken Zazpi taldeak abestuak.
Ekin ba kantuan egiteari!!
2015(e)ko urriaren 25(a), igandea
KAIXO 5.MAILA!!
IKASTURTE BERRIA HASI DA
Ziklo berria eta maila berriari hasiera eman diegu eta
pozik gaude! Ekintza mordoa egingo ditugu ekaina bitartean
eta orain bezain zoriontsu jarraituko dugu, ahalik eta
gehien ikasiz!
pozik gaude! Ekintza mordoa egingo ditugu ekaina bitartean
eta orain bezain zoriontsu jarraituko dugu, ahalik eta
gehien ikasiz!
AURRERA BA!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)