BEROA KONDUKZIO BIDEZ HEDATZEN DA - Bi gorputzek elkar-ukitzen dutenean, beroa eskuzabala dela esan ohi da, izan ere, gehiago dagoen gorputzetik gutxiago dagoenera igarotzen da, bien tenperaturak berdindu arte.Jarriko al zenukete esandakoa frogatzen duen adibideren bat. Ea nork jartzen duen adibiderik egokiena.
BEROA ERRADIAZIO BIDEZ HEDATZEN DA - Elkar ukitzen egon gabe ere, beroa gorputz batetik bestera igaro daitekeela entzun dut, eta erradiazio bidez gertatzen omen da hori. Horrela esanda piperrik ere ulertzen ez denez, jarriko al duzue hori erakusten duen adibideren bat. Eguzkiarena ezagutzen dut jada, beraz, besteren bat jarri beharko duzue.
ESPERIMENTUAK
- Beroa nola hedatzen den behatu, aztertu, ondorioak atera eta horien azalpena eman dugu jarduera honetan.
1.- ESPERIMENTUA: MATERIAL EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK
HELBURUA: Hainbat material (egurra, plastikoa eta metala) beroaren
eroaleak edo isolatzaileak diren jakitea.
MATERIALA:
- Ura berotzeko ontzia
- Kristalezko ontzia
- Gurina
- Bolatxoak
- Hiru koilara: egurrezkoa, plastikozkoa eta metalezkoa.
- NOLA EGIN:
- Liburuan ikusten den bezala, itsatsi bolatxo bana koilaren kirtenetan gurina erabiliz bolatxoak itsasteko,eta sartu koilarak ontzian.
- Bota ur beroa, gutxi gorabehera 7,5 cm-ko altueraraino.
- DATUAK: (ZER
GERTATU DA?)
- Metalezko koilaratxoaren bolatxoa erori da jarri eta minutu erdira, baina egurrezko eta plastikozko koilaretatik ez da bat ere erori.
- ONDORIOA:
- Metala oso bero eroale ona da eta egurra eta plastikoa, berriz, bero isolatzailea
- 2.ESPERIMENTUA: KONBEKZIOA
HELBURUA: Beroa konbekzioz nola hedatzen den ikustea.
MATERIALA:
- Prezipitatu-ontzia
- Zerrautsa
- Ura
- Butanozko erregailua
- Saretxoa
NOLA EGIN:
- Bota ura eta zerrautsa prezipitatu-ontzira.
- Kokatu saretxoa erregailuan eta ontzia gainean.
- Piztu sua eta utzi ura berotzen.
DATUAK: (ZER GERTATU DA?):
- Zerrautsa hondoratu egin da eta ura berotu denean, zerrautsari gora bultza egin dio eta azalean gelditu da flotatzen etengabeko mugimenduan.
- ONDORIOAK:Ura, beste likido guztiak eta gasak bezala, beroarekin dilatatu egiten da eta ur beroa pisuz arintzen denez, gora joaten da eta hotza behera korronteak sortuz. Hedapen mota honi konbekzioa deitzen zaio.
- ONDORIOAK:
3.ESPERIMENTUA: SOLIDOEN DILATAZIOA
Helburua: Burdina beroaren eraginez dilatatzen dela ikustea.
Materiala:
- Butanozko erregailua
- Alikateak
- Tapa
- Xanpona
- Lehendabizi, tapa txiki bati zulotxo bat egin eta "1€ ko" txanpona ozta-ozta, sartzen dela ikusi
- Gero,tapa berotzeko sutan jarri egurrezko matxarda batez helduta.
- Azkenik, txanpona zulotxotik erraz pasatzen ote den behatu.
Nola egin:
- DATUAK (ZER GERTATZEN DA?):
- Tapa sutan goritu egin da eta jarraian, txanpona sartzen saiatu garenean, sartzen dela konturatu gara.
- ONDORIOAK:Metalezko gorputzak ere beroarekin dilatatu egiten dira eta hotzarekin uzkurtu.
4.ESPERIMENTUA: GASEN DILATAZIOA
- Helburua: Gas bat (airea) berotzean dilatatu egiten dela eta hoztean uzkurtu egiten dela ikustea.
- Materiala:
- Beirazko botila
- Ura berotzeko kazo edo kazuela txiki bat.
- Butanozko erregailua
- Puxika.
- Nola egin:
- Hasteko, beirazko botila ur bero-beroz bete.
- Botila berotu denean, hustu.
- Berehala,puxika botilaren ahoan kokatuko dugu.
- Zer gertatzen den behatu.
- DATUAK (ZER GERTATU DA):Kazuelaren ura berotzerakoan puxika puztu egin da eta hozterakoan hustu eta uzkurtu
- ONDORIOAK:Ura eta airea (likido eta gas guztiak bezala) beroarekin dilatatu egiten dira eta hotzarekin uzkurtu.
5.ESPERIMENTUA:
BEROAREN HEDAPENA SOLIDOETAN (KONDUKZIOA)
- Helburua: Beroa solido baten zehar nola hedatzen den behatzea.
- Materiala:
- Hagatxo metalikoa
- kandela
- Bost txintxeta
- Egurrezko matxarda
- Nola egin:
- Lehenengo, kandela piztu.
- Argizaria urtzen hasten denean, tantatxo bat bota hagatxora eta bertantxintxeta bat itsatsi.
- Prozesua errepikatuz distantzia berdintsuetara beste 4 txintxetak itsatsi,baina kontuz, argizari tantak berdintsuak izan behar dira eta txintxetakmodu berean itsatsi behar dituzu.
- DATUAK (ZER GERTATZEN DA):
- Metalezko hagatxoaren punta sutan jarri eta berehala puntatik gertuen zegoen txintxeta erori da eta jarraian, banan-banan denak argizaria urtu ahala.
- ONDORIOAK:Metalak oso bero eroale onak dira.
- Hau da egoera aldaketak erakusten dituen krokisa.
Materiaren egoerak: partikulen portaera.
SOLIDOEN PARTIKULAK LIKIDOEN PARTIKULAK GASEN PARTIKULAK
- Gogoratzen al dituzue CSICeko bideoak?
Berriro ikusi ahal izateko HEMEN klikatu
- Zein gustura ibili ginen Eureka museoan itzalak egiten!!
Gizakiak antzinatik ezagutu du argia, eta aspaldi ohartu
zen argiaren garrantziaz ere.
Eta munduko populazioren inguruan jakin-mina asetzeko , "gu bezalako haurrak" nola bizi diren jakiteko, hainbat bide jarraitu ditugu gai honetan zehar: egunkarietan informazioa bilatuz, teleberrietako informazioa ikertuz eta herriko ONGetako kideak elkarrizketatuz informazio asko lortu dugu.
- Irakurri, irakurri sortutako egunkaria!
Argazkietan, Monicak eta Miriam Lukik Siriako " Saja" bezalako haurren bizimoduaz hitzegin ziguten eguneko argazkiak eta Garazi Zabaletak Nicaraguako haurren bizimodua adierazi zigun egunekoak ere bai.
MUNDUKO POPULAZIOA EDO BIZTANLERIA
- Paralelo garrantzitsuenak
- Oraingo honetan munduan kokatzen!
- Aurrera goaz!
ELIKADURA OSASUNTSUA zer den ikasi ahal izateko eskema hauek primeran datozkigu
ESPAINIAKO AUTONOMI ERKIDEGOAK
Autonomia Erkidegoen izenak ikasteko unea iritsi zaizu. izenak ikasi eta mapan kokatzen jakin behar duzu baina lasai, mapa hauek lagunduko dizue zeregin horretan!!
IZENAK IKASTEKO
PUZZLEAK EGINEZ ERE, IKAS DEZAKEZU!
IZENAK IKASTEKO
PUZZLEAK EGINEZ ERE, IKAS DEZAKEZU!
Eta hauek dira ikasi ditugun mendiak.
Hemen ibairik garrantzitsuenak.
"GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ" gaia aurrera doa!
- Ea bideo honekin ikastea errazago egiten zaizuen!
SASIETAKOEKIN TAILERRA
Sasietakoekin tailer honetan ondo birziklatzea ze garrantzitsua den ikasi dugu eta oso aholku interesgarriak eman dizkigute.
ILARGIAREN FASEAK
Eta gaiari bukaera emateko hona hemen ilargiaren bideo interesgarri batzuk.
Eta izarretatik... lurrera!
Pixkatxo bat ikasteko garaia iritxi zaigu ezda?
Hemen lagungarri izango zaizuen informazioa.
Eta izarretatik... lurrera!
Pixkatxo bat ikasteko garaia iritxi zaigu ezda?
Hemen lagungarri izango zaizuen informazioa.
UNIBERTSOA
Txanela.net-eko animazio honek Inguruneko informazioa hobeto ulertzen lagunduko dizula uste dugu. KLIKA EZAZU!
GALAXIAK
Galaxiei buruzko informazioa ikasten lagunduko dizu kontzeptu mapa HONEK
VirtusBooks
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina