2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

AROTZ-ENEA (ETXARRI-LARRAUN)


-Azkenean..... iritsi gara!!

 Urduri samar, baina ilusioz beteta jeitsi gara autobusetik. Berehala monitoreek bertako arauak azaldu dizkigute eta gure ekipajea antolatu dugu.





Jolastu, jolastu eta jolastu : aretoan, frontoian, saskibaloiko kantxan, irudimen-txokoan (bertan antzerkiak egin ditugu)... eta ederki ibili gara.





Bapo bazkal ondoren mendira joan gara. Margarita behiaren hezurdura ikusten genuen bitartean, Mikelek bere istorioa kontatu digu, aho zabalik gelditu gara; izan ere, saien elikadura ohiturak bitxiak dira benetan!Guk askari tradizionala egin dugu, txokolate eta ogia.







Ondoren, Jentilzulo izeneko kobazulo ilunean saguzaharra ikusi dugu. Handik eguzki zulora eta, eguzki epelaren berotasunak lagundurik... desio bat eskatu genuen.

-Shhhhh! ezin dizuegu eskatutakoa kontatu, ez omen da betetzen eta!




Bigarren egunari hasiera emateko eta hotzari aurre egin nahian, gosaltzeko, kola-kau bero-beroa, tostadak, gailetak, gurina eta mermelada jan dugu.

Botak jantzi, txamarra lodia noski eta mendian gora... Basoan sartu gara eta... hiru zulo! Norenak ote dira? Bai noski, irakurle azkarra zara! Azkonarrarenak. Bera bai azkarra! Arriskua somatzen duenerako, irteera bikoitza egiten du.

Horbela artean gozatu ederra, aldapa “Katxonda” eta ipurdikoa hartu gabe bestela prenda... monitoreei  musua eman behar! 

Ez daukate ideia zuzenik! Bakarren batek eman beharra izan die!




Arratsaldean, besteak beste, ukendua egin dugu. Hemendik aurrera lasai egon,dena sendatzen duen horitakoa egin dugu eta!

Iritsi da gaua... Festa, dantza eta algara!! Gehienak eskeletoa majo mugitu dugu. Hori bai, beti izaten dira lotsati batzuk.


Lo ederra egin ondoren, abesten eman diogu hasiera hirugarren egunari. Makarrak kendu, aurpegia garbitu, pijama erantzi, maleta prestatu eta gosaltzera jeitsi gara.

Aldatz izeneko herri txikira joan gara. Bidean, behi haztegi bat erakutsi digute.
Behiak ohituta zeuden gu bezalako kaleumeak ikusten. Ez dira batere lotsatu, txixa eta kaka gure aurrean lasai asko egin dute eta!

Aldatz herria, txikia bezain dotorea iruditu zaigu. 
Antzinan arropa garbituz eta bide batez kuxkuxean non aritzen ziren ikusi dugu, herriko alberga!

Azkeneko orduak, bosgarren mailako guztiak, jolas egiteko aprobetxatu ditugu eta arratsaldeko hirurak jo orduko, trasteak hartu eta autobusean sartu gara.
Bageneuen etxekoak ikusteko gogoa, baina... penaz utzi dugu Arotz-Enea!







Hemen daukazue aurreko astean Nafarroan egindako hiru egunetako egonaldiaren laburpena argazkien bitartez, inoiz ahaz ez dezazuen.





2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

IZARREN HAUTSA


Eta gaiari hasiera emateko, Xabier Letek idatzi zituen bertso zahar eta zoragarriak Ken Zazpi taldeak abestuak.

Ekin ba kantuan egiteari!!




2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

KAIXO 5.MAILA!!

IKASTURTE BERRIA HASI DA

Ziklo berria eta maila berriari  hasiera eman diegu  eta
pozik gaude! Ekintza mordoa egingo ditugu ekaina bitartean 
eta orain bezain  zoriontsu jarraituko dugu, ahalik eta
gehien ikasiz!

AURRERA BA!!