Azken txanpara iritsi gara!
Osteguneko ekitaldia ondo prestatzeko, hona hemen lagungarria izango zaizuen bideoa.
Abestiaren letra ondo ikasi, mezuari erreparatu iezaiozue eta bide batez...
GUSTURA ABESTU!!
2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena
2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena
EUSKARAREN EGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna badatorrela gogoratzeko, Esne Beltzaren "Euskaraz bizi nahi dut" abesti polit hau abestu ezazue.
- MARTXA-MARTXA!!
Eta egunean bertan abestuko dugun abestia ikasten joan zaitezten, hemen duzue "Euskal Herrian euskaraz" abestia.
- MARTXA-MARTXA!!
Eta egunean bertan abestuko dugun abestia ikasten joan zaitezten, hemen duzue "Euskal Herrian euskaraz" abestia.
2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
BAKETIK - ANTZERKI FORUM - ELKARBIZITZA
Aurreko astean, BAKETIK taldeko Mai eta Elena etorri zitzaizkigun ikastolara. Antzerkiaren bidez, gure harremanak
aztertu eta, balio etikoak bultzatuz, arazoei aurre nola egin behar
zaien lantzera.
Antzerki Forum tailerrean gai desberdinak landu genietuen: indarkeriaren prebentzioa, errespetua, elkartasuna, desberdintasunen aurrean parekotasuna...
Bertan, elkarbizitza hobetzeko hainbat ideia bururatu zitzaizkigun.
Gai garrantzitsua da guretzat eta tutoretza saioetan lantzen jarraituko dugu.
2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena
BISITA IKASTOLAN
Ostiralean, andereƱo Ikerne etorri zitzaigun bisitan.
Berak dio salerosa, panpoxa, prexioxa dela baina guk, eskuetan daraman egurrezko zuzena ikusita... "Benetan petrala" dela diogu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)