2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

Euskaraz Bizi ipuin lehiaketa


Liburuxka polit honek, aurtengo ipuin lehiaketan  sarituak izan ziren ipuinak irakurtzeko aukera daukazue.

                                 
                  -Zorionak parte hartu zuten guztiei eta, berezi,                           

                                  saria eraman zutenei!!





2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

JAKINTZAREN BIDEAK






- Eta guk, asko jakin nahi dugulako ...




        EUREKA MUSEORA joan gara!!













MAIATZAREN 24EAN EUREKA MUSEOA BISITATU GENUEN.

BERTAN ONDO PASATU, ASKO IKASI, ESPERIMENTATU... ETA JOLASTU EGIN GENUEN.
 BISITA-LIBREAN MUSEO OSOARI BUELTA BAT EMANEZ HAINBAT ATAL IKUSI GENITUEN. GORA ETA BEHERA IBILI GINEN ETA OSO ONDO PASA GENUEN!!!




















2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

5.mailakoak oilotegian

Zein gustura ibili ginen oilotegian!





Eskuetan hartu, arrak ala emeak ote ziren bereiztu, txitatxoak ezagutu eta azkenik
                     

                                   Mmmmmmm!...arrautzak jan!

                             Batek behintzak gorringo bikoitza zuen. BEGIRA!

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Gure egunkaria

          Gizakiok, inguruan dagoen eta gertatzen den guztia ezagutu  nahi izaten dugu.

         Horretarako,  jakin- min hori asetzeko,   5.mailakoek  informatuta egoteko, bide desberdinak  erabili ditugu gai honetan zehar: ikertuz,  informatuz, gaiari buruzko datuak           bilatuz..."Gure egunkaria" osatu dugu. Begira zein dotorea gelditu zaigun!


           Egunkariak dira munduko gertaerei buruzko informazioa gureganatzeko eskura ditugun bitarteko   egokiak.         




       



           

                 

2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

JUUL 2016




Apirilaren 23an , Nazioarteko liburuaren eguna ospatzen da.


Ikastoletan, JUUL hauteskunde literarioen egunean, ikasle bakoitzak bere liburu eta ilustratzaile gogokoenari botoa ematen dio.


Guk, zahartxoenak, "boto elektronikoa"  erabiliz bozkatzen dugu.


- Begira argazkietan zelako pozik gauden!
































 Boto kontaketaren ondoren  hona hemen emaitzen grafikoak .














2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

UDABERRIAN GAUDE!






- Eta udaberriarekin loreak non nahi jaiotzen dira eta hegaztiak Euskal Herrira itzultzen zaizkigu.



- Begira zelako politak diren plastikako klaseak egiten ikasi ditugunak!

          Praktikatu nahi izanez gero hemen sartu 





                       - Kontuz, ihes egingo dizue eta!












2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

ASTE SANTUKO OPORRAK






                                      - Iritsi dira oporrak!!


- Ondo-ondo igaro egun hauek, D bitamina berreskuratu eta gozatu ezazue ondorengo bideoarekin!!






2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

LUIS MARI GARIN 5.MAILAKO IKASLEEKIN

Euskal Herriko historiako gaiari  bukaera emateko Luis Mari Garin, herriko historian aditua, ikastolara etorri zaigu  eta, bere bizipenetik abiatuta, aurreko mendeko informazioa bertatik bertara jasotzeko aukera eman zigun.



- Hamaika galdera egin genizkion  gure  jakinmina hasetzeko!















 - Ea norbait ezagutzen duzuen garai hartako argazki hauetan?

 - Galdeu iezaiozue aiton-amonari!!








- Zure antza dauka!!






-  Ederki egon ginen ba!

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

GERNIKAN BARRENA

GERNIKAKO  JUNTETXEA

Ostegunean, Gernikako juntetxea eta Euskal Herria museoa  ezagutu genituen.
Ederki asko azaldu ziguten zergatik den Gernika euskaldunentzat ikurra!
























Aintzina -aintzinatik, euskaldunak biltzen omen ziren haritzaren inguruan  legeak,( foruak) adosten eta onartzen, 1876.urtean deusestatu ziren arte.


Jose Maria Iparragirre,  urretxuar ospetsuaren kitarra ikusteko aukera izan genuen bertan.








 Olerkaria, musikagilea eta  euskal abeslaria zela kontatu ziguten. Sentimenduz beteta dauden "Gernikako arbola" eta "Agur Euskal herria" abesti ezagunak berak idatzitakoak dira.

Gernikan zebilela jakinik "bisitan" joan ginen; begira- begira!!







1828an egiten  hasi ziren,  gaur egun, Batzar areto bezala erabiltzen den eraikuntza.





1937.urtean, Espainiako gerra zibilaren garaian  Gernika bonbardatua izan zen eta ikurra zen zuhaitza desagertzeko  zorian egon zen.
Gaur egun, lorategian arbola gazte eta osasuntsuen artean "Arbola Zaharra" dago.
Hemen, bere inguruan ateratako argazki dotorea.









Museoan, euskal kulturaren inguruko kontakizun ugari, instrumentu desberdinen soinuak entzun genituen;  baita jantzi dotoreak ikusteko aukera ere.














Euskal Herria museoko tailerretako jolasetan  primeran pasatu genuen!!















Hau bai dela pagotxa, jolastuz ikasi!!



















2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

ONGI ETORRI IKASTOLARA!!










GABONETAKO IDAZLAN ETA KRISMA LEHIAKETAK



    - Ezer baino lehenago, parte hartu zuten guztiak zoriondu nahi ditugu, lan bikaina egin duzue!

         Jarraian, nola ez, saria lortu zutenak.



 - ZORIONAK !!




   Hemen saritautako ipuin zoragarriak irakurtzeko aukera.