2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

GERNIKAN BARRENA

GERNIKAKO  JUNTETXEA

Ostegunean, Gernikako juntetxea eta Euskal Herria museoa  ezagutu genituen.
Ederki asko azaldu ziguten zergatik den Gernika euskaldunentzat ikurra!
























Aintzina -aintzinatik, euskaldunak biltzen omen ziren haritzaren inguruan  legeak,( foruak) adosten eta onartzen, 1876.urtean deusestatu ziren arte.


Jose Maria Iparragirre,  urretxuar ospetsuaren kitarra ikusteko aukera izan genuen bertan.








 Olerkaria, musikagilea eta  euskal abeslaria zela kontatu ziguten. Sentimenduz beteta dauden "Gernikako arbola" eta "Agur Euskal herria" abesti ezagunak berak idatzitakoak dira.

Gernikan zebilela jakinik "bisitan" joan ginen; begira- begira!!







1828an egiten  hasi ziren,  gaur egun, Batzar areto bezala erabiltzen den eraikuntza.





1937.urtean, Espainiako gerra zibilaren garaian  Gernika bonbardatua izan zen eta ikurra zen zuhaitza desagertzeko  zorian egon zen.
Gaur egun, lorategian arbola gazte eta osasuntsuen artean "Arbola Zaharra" dago.
Hemen, bere inguruan ateratako argazki dotorea.









Museoan, euskal kulturaren inguruko kontakizun ugari, instrumentu desberdinen soinuak entzun genituen;  baita jantzi dotoreak ikusteko aukera ere.














Euskal Herria museoko tailerretako jolasetan  primeran pasatu genuen!!















Hau bai dela pagotxa, jolastuz ikasi!!



















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina